Vitoria-Gasteiz, Araba eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua Antso VI Jakintsua erregeak sortu zuen 1181. urtean, Gasteiz herrixka kokatuta zegoen tokian. 1200. urtean hiria Gaztelako erregearen kontrolpean geratu zen.
Sortze-datatik eta batez ere pasaden mendeko 60 eta 70. hamarkadetan zehar, hiriak bere biztanleriaren gorakada nabarmena izan zuen, 230.000 biztanlera iristeraino, industria eta zerbitzuen sektoreen garapenari esker. Garapen honek hirian mundu mailan ezagunak diren Michelin, Mercedes-Benz edo Gamesa bezalako enpresak hiriak kokatzea ekarri du.
1980. urtean hiria Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua izendatu zuten Gasteiz, ordutik Eusko Jaurlaritzaren eta legebiltzarraren egoitza delarik.
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Unibertsitate Eskola Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako Campusean aurkitzen da. Eskainitako tituluen artean ingeniaritza teknikoak (kudeaketa informatikoa adibidez) eta antolaketa industrialeko goi-mailako ingeniaritza dira nabarmentzekoak.
Vitoria-Gasteizek Leuven (2007) eta Zamość-en (2008) lekukoa hartuko du Programa trinkoaren antolaketan. 2009. urtean informatika arloko Europako zenbait herrialdeetatik etorritako ikasleek gure eskola bisitatuko dute IP-an parte hartzeko. Hurrengo ekitaldia antolatze fasean dago gaur egun.