EUI logo

Ekintzak

Polonian egin genuen egonaldian zehar, arlo akademikoaz aparte beste zenbait ekintza burutu genituen.

Hasteko, eta parte-hartzaile guztien kulturak ezagutarazteko asmoz, European Evening-a ospatu genuen. Bertan talde bakoitzak bere herrialdeko gastronomia erakutsi zuen. Horrez gain, sutondoan barbakoa eta "Cantus"-a egin genituen, zeinetan talde bakoitzak bere eskualdeko kantu esanguratsuenak kantatzen zituen. Hori ez zen baina abesten jardun genuen egun bakarra izan, beste egun batean karaokean parte-hartu baikenuen.

Bikotekako billar txapelketan gure punteria lantzeko aukera izan genuen, eta bide batez, IPko gainontzeko parte-hartzaileak ezagutu.

Maila fisikoa mantentzeko, kirol jarduerak ere egin genituen, boleibol, futbola, saskibaloia edo igerilekua esaterako eta beste egun batzuetan atseden artu, zine sesio batekin adibidez.

Guzti honetaz gain, txango batzuk ere egin genituen:

Lublin

- Gora -

Txangoetako batetan Lublin ezagutzeko aukera izan genuen. Varsovia eta Krakobia artean kokatuta, bertan denbora gutxi egon baginen ere, alde zaharra bisitatzeko aukera izan genuen.

Lublin

Majdanek

- Arriba -

Polonian kontzentrazio guneak nabarmendu beharreko toki historikoak dira. Hori dela eta guk Lublinetik gertu aurkitzen zen Madjanek kontzentrazio gunea bisitatu genuen. Bertan besteak beste barrakoi, errauste tokiak eta presoak hiltzen ziren gas kamerak ikusi ahal izan genituen, presoen objektu pertsonalekin batera. Egun euritsu hartan leku hartako giroak bertan bizitako min eta sufrimendua senti zitekeen, are gehiago, bertan preso egondakoen errautsekin osatutako monumentua ikustean. Pixka bat goibela den arren, bisitatzea merezi duen leku bat da dudarik gabe.

Madjdanek

Roztocze

- Gora -

Roztocze erreserba naturala ere bisitatu genuen. Zamość hurbil dago eta bertan Poloniako zaldi asko bizi dira. Baso honen gune batzuk babestuta daude eta bertako zuhaitzen tamaina handia eta zeharkatzen duten ibaiak dira tokiko ezaugarri esanguratsuenak.

Roztocze

Egindako ekintza guzti hauekin, beste herrialdeetako ikasleekin harremanetan jartzeaz gain, Poloniako geografia eta kultura ezagutzeko aukera paregabea izan genuen.

Bialowieza

Varsovia

- Gora -

Bidaiako azken bi egunak Poloniako hiriburuan, Varsovian, pasa genituen. Kultura anitzek topo egiten duten hiria da Varsovia, zeinetan bi arkitektura korronte oso desberdinek elkar egiten duten, alde batetik sobietar estiloa (antzoki nagusia adibidez) eta diseinu berritzailedun etxe-orratzak bestetik. Guk zientziaren eraikina bisitatu genuen eta bertatik hiriaren ikuspegi apartaz gozatzeko aukera izan genuen. Hiriaren erdigunea harresi batez inguratuta dago eta berau hiriko interes turistiko nagusia denez, denda, kafetegi eta jatetxez josita zegoen.

Polonia herrialde interesgarria da, bizi izan behar izan dituen gudek kaltetu izan dutelarik. Azken urte hauetan hala ere, aurrerakada handia izan du eta aldaketa hau gehienbat hiriburuan nabarmentzen da, bisitatzea merezi duen tokia dudarik gabe.

Varsovia
UPV/EHU logo