Intensive Programme 2 aste irauten duen eta Europako beste zenbait herrialdeetako (Belgika, Portugal, Polonia, Austria eta Turkia) ikasleekin topo egiten duzun kurtso trinko bat da. Aurten programaren izenburua "Securing the digital World" zen eta Poloniako Zamość hirian izan du egoitza.
Programa intentsibo hau Apirilak 14 eta 26 bitartean ospatu zen. Urte bakoitzean, hiri desberdin batean egiten da, hurrengo urtean Gasteizen txanda izango delarik.
Kurtsoak auzitegi-informatika (forense) arloa aztertzen du gehienbat, nahiz eta aurretik sarrera gisa sistema eragile eta sareen inguruko beste ikasgai batzuk landu, guztiak ingeleraz. Azken bi egunetan, aurreko asteetan zehar ikasitako guztia praktikan jarri genuen, horretarako talde-lana eta aurkezpena egin genituelarik.
Klase guzti hauetaz gain, parte-hartzaile guztiak elkar ezagutzea helburu zuten beste ekintza batzuk ere egin genituen, European Evening, karaokea edo billar txapelketa besteak beste.
Zamość 1580. urtean sortutako eta Poloniako hego-ekialdean kokatuta, Ukrainako mugatik 60 kilometrotara dagoen hiri bat da. Bertan 66.633 biztanle inguru bizi dira.
1992.urtean, UNESCO-k hiriko gune historikoa Gizateriaren ondare izendatu zuen.
St. Polten University of Applied Sciences - lotura -
Xios Hogeschool Limburg - Limburg - lotura -
Katholieke Hogeschool Leuven - Lobaina - lotura -
Euskal Herriko Unibertsitatea - Universidad del País Vasco - lotura -
College of Management and Public Administration - Zamość - lotura -
Setubal College of Technology - Setubal - lotura -
Yasar University - Izmir - lotura -
Hurrengo IP-a Vitoria-Gasteizen ospatuko da, bertako EHUren Ingenieritza Unibertsitate Eskolan.